Iribar sagardotegiaren sorrera <p>Iribarren, lehenago, beheko solairuan dolarea zegoen. Lehenago txalupak gordetzeko ere erabiltzen zen. Dolarean sagardoa eta txakolina egiten zen. 1930 inguruan jarri zuten eta sagardotegia izan zen 1970. urtera arte, gutxi gorabehera. Claudiaren aitak sortu zuen sagardotegia. Baserrikoa zen (Loidi baserrikoa) eta handik ekartzen zuen jeneroa.</p>