Askizun ikasi zuen doña Maxima irakaslearekinAskizun bertan ibili zen eskolan, apaizetxean. Logroñoko irakaslea izan zuen: doña Maxima. Irakasle ona zen eta kaletik ere joaten ziren umeak. Berrogeita sei ume elkartzen ziren, neska eta mutil. Neskei josten ere irakasten zien. Zumearekin eta urritx makilarekin zigortzen zituen eta ez zuen eskolara joan nahi izaten.