Gerra denboran jangelak jarri zituzten pobreentzat Fabiolak palazio haundi bat zuen, Kale Nagusira ematen zuena. Gerra denboran, neskek, errekete jantziekin, desfilea egiten zuten, eta etxe horretatik irteten ziren. Falangeak bi etxetan jarri zituen pobreentzako jangelak: Rosanekoan eta Pelaionekoan. Beraiek ez zuten goserik pasa, baserrian jana bazutelako; baina eskean joaten zitzaizkien baserrira kaletarrak.

Gerra denboran jangelak jarri zituzten pobreentzat
Maritxu Ezenarro Idiakez
- ahotsak.eus