Giro bila Zarautzera <p>Gazteak Zarautzera joaten ziren giro hobea zegoelako eurentzat eta gurasoek ez ikusteagatik. Joan-etorriak askotan oinez egiten zituzten. Gerora "Nahia" izeneko taberna zabaldu zuten eta handik ordu txikitan ateratzen ziren. Beraiek, arrantzaleak izanik, zarauztarrek baino diru gehiago izaten zuten. Pixka bat nagusitu zirenean, kotxea zutenez, larunbatean joaten ziren Zarautzera eta nahi zutenean itzuli.</p>

Giro bila Zarautzera
Rufo Isasti Aizpuru
- ahotsak.eus