Arraina saltzearen inguruko kontuakOtsailetik ekainera antxoatan bakarrik egiten zen. Tarteka beste arrain klaseren bat ere harrapatzen zen (berdela edo txitxarroa), baina oso merkeak ziren eta albo batera uzten ziren. Lehengo mentalidadea: arraina saldu ez arren, etxera etorri beharrean berriz itsasora joaten ziren gehiagoren bila. Egunean eguneko freskoa behar izaten zen saltzeko. Fabrikak irekitzen zirenean lasaitua hartzen zen, hara denak saltzen zirelako. Otarretan sartu eta gurdian eramaten ziren fabrikara.