Harizko sareak tindatu egiten ziren kontserbatzeko <p>Sareak ez ziren urtero aldatzen, baina poltsa egiterakoan gehien hondatzen ziren aldeetan zati berriak jartzen ziren. Emakumeek egiten zuten lan hori. Hasieran harizko sareak erabiltzen ziren, eta, erraz usteltzen zirenez, astean behin atera egiten zituzten lehortzera. Kontserbatzeko tindatu egiten ziren. Galdara handi batean jartzen zen ura irakiten, hari tinda bota eta han sartzen ziren sareak. Txalupa-mutilak egiten zituen lan horiek. Gaur egun nylonezko sareak erabiltzen dira, gogorragoak. Sare gehienak marroi kolorekoak izaten ziren.</p>

Harizko sareak tindatu egiten ziren kontserbatzeko
Jaxinto Isasti Aizpuru
- ahotsak.eus