Astean 24 ordu bakarrik lehorrean Aste osoa egiten zuten itsasoan: igandeko gauerditik larunbateko gauerdira. Sarea bustita ekarriz gero igande goizean hura lehortu behar izaten zen. Igande gauean elizako kanpaiaren zain egoten ziren denak itsasoratzeko. Gerora ostiral gauera arte ibiltzen ziren eta asteburua libre. Itsasoan gehiago irabazten zen lehorrean baino eta beraiek dirua izaten zuten, baina gastatzeko astirik ez. Igande arratsaldetan Zarautzera joaten ziren, baina 12etarako itzuli egin behar eta presaka beti.

Astean 24 ordu bakarrik lehorrean
Jaxinto Isasti Aizpuru
- ahotsak.eus