Bisigutako arrantza negua pasatzeko eta antxoatakoa dirua ateratzekoGetarian 3 arrantza egiten ziren: antxoa, atuna eta bisigua. Garrantzitsuenak lehenengo biak ziren. Bisigutako arrantzak ez zuen diru asko ematen, baina jateko eta negua pasatzeko garrantzitsua zen. Neguan zorrak egiten ziren aparejuetan eta horiek udaberri inguruan kitatzen ziren antxoatan irabazitakoarekin. Otsail erdian hasten zen antxoatako garaia eta San Pedro ingurura arte (ekaina) luzatzen zen. Gipuzkoan Mutrikun eta Getarian egiten zen bakarrik bisigutan; Bizkaian hainbat herritan. Orion antxoatan eta angulatan egiten zen. Hango arrantzaleak baserritarrak izaten ziren, sail handiagoak izaten zituzten.