Emakumeak antxoa fabriketanFabriketan ere emakumeek lan handia egiten zuten. Atunetako fabrikak gutxiago ziren, baina antxoatarakoak dozena inguru. Antxoei burua kentzen zieten lehenbizi eta gero esperientziadunek latetan jarri eta gatza ematen zieten. Antxoei burua kentzeko ez zen esperientziarik behar, umeak ere ibiltzen ziren.