Lehen jaunartzea berandu egin zuen Aita Gernika-Lumoko alderdi sozialistako sortzailea izan zen eta ez zuten elizagaz inongo loturarik. Ez zuen dotrinara ikasi. Hala ere, gerraostean Bilbon bordatzen ikasten zegoela, hango andreak Mertxek lehen jaunartzea egin zezan gura zuen. Orduan, 12 urte zituela, hartu zuen lehen jaunartzea, baina inongo ospakizun eta dotorezia barik. Bere neba-arrebek, ostera, arropa dotoreekin egin zuten. Gerraostean, aldiz, gauzak desberdinak ziren.

Lehen jaunartzea berandu egin zuen
Mertxe Hidalgo Rekondo
- ahotsak.eus