Gosea pasatu zuten gerraostean<p>Ez dute bizimodu erraza izan. Arrazionamendua ezagutu dute. Esther ogi bila joan eta bidean jaten zuen gehiena. Gose handia pasatakoak dira. Estraperloan dena oso garesti zegoen. Ez zuten baserriko seniderik. Izan ziren estu ibilitako familia baserritarrak ere. Amari irin apur bat ekartzen zioten inoiz taloak egiteko, baina janaria oso urri ibiltzen zen. Sakarina erabiltzen zen azukrearen ordez.</p>