Bonbardaketako uneko sentipenak <p>Julio eta bere arreba etxe ondoko babesleku batean babestu ziren bonbardaketan. Estu-estua zen, gaur egungo Aterpe tabernako ate ondotik Juan Kaltzada kalera doan tartea. Han Nabeatarren baserria zegoen eta bertakoak oso arduratuta ikusi zituen. Jendearen ezinegona eta besteen baretzeko ahaleginek bat egin zuten momentu latz haietan. Goizean goizetik Durangon jasan zuen lehen erasoa Juliok, Gernikakoagaz lau pairatu zituen. Bonbardaketa egunean porru-patatak afaldu zituzten beraien etxean batutakoek. Beraien etxean jende askok hartu zuen aterpe gerora ere, gehienek etxea galdu zuten-eta.</p>

Bonbardaketako uneko sentipenak
Julio Onaindia Landeta
- ahotsak.eus