Aita eta ahizpak gerratik ihesiBere aitak udaletxean egiten zuen behar, eta bonbardaketa ostean herritik alde egin behar izan zuen Santanderrera. Bere bi ahizpa ere Frantziara joan ziren. Amagaz batera Gernikan gelditu ziren neba-arrebak izeko batzuen etxean egon ziren. Handik Gonzalez altzari-dendakoen baserrira joan ziren, oso ondo portatu zen familia hori eurekin.