Zapata-dendako jeneroa<p>Zallobieta zapata-dendan Iruñeko Lanpreabe lantegitik ekarritako abarkak saltzen zituzten. Azkoitia aldeko abarketak ere saltzen ziren. Baserritarrek abarkak eta bota mota batzuk erosten zituzten. Bota horiek lantegietako beharginek ere erosten zituzten. Bere amak eta izekok lehenago Andra Mari kalean izan zuten denda.</p>