Eskolan neska artean; Espainiako bandera lepoan hartuta <p>Amak ematen zizkionez eskolak, beti egoten zen neskatila artean. Eskolara inspektorea joaten zenean, jai izaten zuen Jose Angelek. Gerra sasoian, Otxandion egon zen osabarenean, eta han joan zen lehenengo aldiz mutilekin eskolara. Igandero mezara joaten ziren eskolatik; behin, Alfredo Donado maisuak Espainiako bandera eramateko eskatu zion eta zer egiten zuen jakin barik kasu egin zion. Atentzioa deitu zioten eta gerora ez zuen gehiago eraman. Txapel gorriarekin joaten ziren eskolara.</p>

Eskolan neska artean; Espainiako bandera lepoan hartuta
Jose Angel Mendia Dilla
- ahotsak.eus