Goikoetxeatar fraideekin ikasitakoak; politika egiten zutelakoan kartzelatuaAita Juan Jose Goikoetxea eta Aita Felipe Goikoetxea fraide jesuitek ekarpen handia egin zuten herrian. Jendeak asko maite zituen, goizeko seietako mezara ere gogotsu joaten ziren. Eurak eskolara joan aurretik joaten ziren Andra Mariko elizara. Euskarazko abestiak eta ipuinak jesuita horiekin ikasi zituzten. Aita Juan Jose politika egiten zuela argudiatuta kartzelatu zuten.