Frantziara errefuxiatu <p>Bonbardaketa ostean, Olabarrira joan ziren amaren familiarengana. Handik Bilbora joan ziren, eta itsasontziz Santanderrera eta Frantziara. Hiru hilabetez egon ziren Frantzian. Bere aita ez zen beraiekin joan; eta, gutun bidez esan zienean Landaberden zegoela, beraiek ere bueltatu egin ziren. Herrirantz zetozela, mugan plater bat jateko lortzeko,<em> Cara al Sol</em> ikasi eta kantatu behar zuten. Irundik, animaliak garraiatzeko tren batean etorri ziren. Beste gernikar batzuk ere egon ziren beraiekin Frantzian.</p>

Frantziara errefuxiatu
Pilar Candina Elgezabal
- ahotsak.eus