Gerra aurreko urriko astelehenak<p>Gerra aurreko urriko azken astelehenetan baserritarrak gurdiekin hurbiltzen ziren herrira. San Juan kalean, zubitik Bermeorako bideraino, postuak zakuz beteta egoten ziren. Erregatera asko etortzen ziren Bilbotik, gero bertan saltzeko. San Juan Ibarran erromeria egoten zen, kanpotik etortzen ziren soinu-jotzaileak. Hiru-lau erromeria egoten ziren korro ezberdinetan. Korro bakoitzera sartzeko mutilek ordaindu egin behar izaten zuten.</p>