Pasealekuko erromeria eta antzerkiak Gernikako erromeriak Pasealekuan izaten ziren. Aratusteetan jantzi dotoreak ikusten ziren. Astelehenetako erromerian domeketakoetan baino jende gehiago batzen zen. Banda egoten zen kioskoan, Olaetaren banda. Claudio bera ere ibili zen tronpeta-jotzaile. Segundo Olaetak alde egin zuen gerran eta gerora beste zuzendari bat izan zuen. Antzerkiak ere ugariak izaten ziren, Claudiok barkillogile papera bete zuen lehen antzerkian.

Pasealekuko erromeria eta antzerkiak
Claudio Zabala Kaltzada
- ahotsak.eus