Tronpa txapelketak <p>Tronpekin ere jolasten zuten, egun eskuz eginikoak dauden arren, orduan makinekin egiten zituzten. Tronpa txapelketak egiten ziren, kanpotik ere etortzen zen jendea lehiatzera, Errenteria auzoko mutil bat omen zen oso noa tronpan. Parte-hartzaile denak mutilak izaten ziren, neskak begira zituztelarik. Sekulako ikusmira sortzen zuen, plaza goraino beteta egoten zen. Elurrez beteta bazegoen frontoia edo plaza, palarekin kendu, zerrategitik zerrautsa ekarri eta horrela lehortzen zuten.</p>

Tronpa txapelketak
Serapio Undabarrena Meabe
- ahotsak.eus