Gernikako banda eta Segundo Olaetaren akademiaDon Fernando Bizkarra parrokoa Paura (Frantzia) joan zen Seber Altuberengana lurren jabetza eskatzera. Bere emaztearen familiako batzuk ostera beraien zatia parrokiari eman zioten. Sasoi hartan Gernikako banda oso garrantzitsua zen; gizonezkoen banda zen. Segundo Olaetak gerra aurretik umeentzako musika-akademia zuen. Bandako entseguak mutilen eskoletan egiten zituzten, "Taberna Vasca"ren aurrean.