Pili Ikazuriaga Ugalde

Gernika-Lumo (Bizkaia) (1934-2012)

Biografia

Beraien gurasoak geltoki plazan zuten Julian hotelean jaio zen 1934. urtean. Aita, Julian, Gautegiz-Arteagako Zendokiz auzokoa zen eta ama Errigoitikoa. Lau neba-arrebatan zaharrena izan zen. Bonbardaketan, hoteleko neskameekin ete bere ahizparekin batera alde egin zuten eta Ibarruriko Txakille baserrian egon ziren hamabosta inguruan. Handik Artegako eta Errigoitiko aiton-amonen etxera joan ziren etxea erre zieten-eta. Beraien gurasoek berriro zabaldu zuten taberna geltoki plazan, gaur egun zabalik dagoen "Julian" taberna zabaldu aurretik. 1963.ra arte taberna jatetxea ere bazen eta bertan lan egindakoa da. Umetan karmeldarren ikastetxean ikasi zuen. Bere ahizpa Maria Antoniarekin batera egin genion elkarrizketa. Argazkiko eskumakoa da Pili.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-073 2011 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Garbitokian ijitoekin olgetan Bideoaren ikonoa
2 Txokolatea osten eta jatetxean dantzan Bideoaren ikonoa
3 Dantza osteko diru batzea Bideoaren ikonoa
4 Karmeldarretan uniformea Bideoaren ikonoa
5 Karmeldarretan moja izateko proposamena Bideoaren ikonoa
6 Dotrina eta jaunartzea ikastetxearen arabera Bideoaren ikonoa
7 Herriko argazkilariak Bideoaren ikonoa
8 Julian, herriko taberna zaharrenetarikoa Bideoaren ikonoa
9 Txikiteorako ardoa eta lanera joan aurretik koƱaka Bideoaren ikonoa
10 Musua ematea bekatu eta Frantzian konfesatu Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia