Jose Antonio Torrealdai Bilbao Torre

Gernika-Lumo (Bizkaia) (1931)

Biografia

1931n jaio zen Errenteria auzoan (sasoi hartan Ajangiz zen) fielatoa zegoen etxean. Ama Errenteriakoa zuen eta aita Errigoitiko Urikoa, Kale baserrikoa. Hiru neba-arrebatatik erdikoa zen bera. Bonbardaketa ostean hainbat herritatik ibili ziren: Mendata, Basauri, Zamudio, Errigoiti, Markina... Azkenean Markinan zehaztu zuten beraien bizitokia "La esperanza" lantegiak gernikar asko eraman baitzituen bertara, bere aita tartean; 22 urtez bizi izan zen bertan. Markinako eskola publikoan hasi zituen bere ikasketak, baina 10 urtegaz Bilboko Deustuko salesterren ikastetxera joan zen; bertan egondako zazpi urteetan industri maisutza ikasi zuen. 17 urtegaz "La esperanza"n hasi zen lanean bulegoko lan teknikoak burutzen (planoak...) eta armadarako materiala egiten. Bederatzi urtetara, Bilbora joan ziren bizitzera. 15-20 urtez Bilboko San Anton orfeoian abestu zuen. EGIren hasierak ere ezagutu zituen bertan. Bilbotik Zornotzako Aikoa enpresara joan zen eta bertan aritu zen 35 urtez jubilatu arte. 36 urtegaz bere jaioterrira bueltatu zen alabarekin. Karrantzako Maite Otegigaz ezkondu zen, baina gazterik alargundu zen. 49 urtegaz Munitibarreko Elvira Lejarzegigaz ezkondu zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-009 2010 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Errenteriko fielatoa Bideoaren ikonoa
2 Bonbardaketa eguna Bideoaren ikonoa
3 Bonbardaketa eguna eta ondorengoak Bideoaren ikonoa
4 Esperanza lantegiagatik, Deriora eta Markinara Bideoaren ikonoa
5 Esperanza lantegian gerrako materiala egiten Bideoaren ikonoa
6 Markinako eskola publikoa Bideoaren ikonoa
7 Deustuko ikasketak Bideoaren ikonoa
8 EGIko hasierako urteak Bideoaren ikonoa
9 San Anton orfeoiarekin euskarazko kantuak Bideoaren ikonoa
10 Zesta jokalariak eta zestagileak Bideoaren ikonoa
11 Zestalari ospetsuak Bideoaren ikonoa
12 Frontoiko apustu handiak Bideoaren ikonoa
13 Markinako raketistak Bideoaren ikonoa
14 Gernika inguruko euskalkiak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia