Euskara, bizitza filosofia batGaur egun bere bizitza euskararen inguruan dago eraikia. Bizitza filosofia bat da, bere ustez. Garai batean nagusiki gazteleraz bizi zen eta oso inkoherentea sentitzen zen. Orain harro dago aldaketa egin izanaz. Hizkuntza ohiturak aldatu daitezkeela konturatu zen eta hori mugarri bat izan zen. Zenbat eta gehiago euskaraz egin, inguruko jendea ere animatzen dela uste du.