Feriako gitoakGitoak ere hurbiltzen ziren feriara , beste jendeeri sobera nahasi gabe. Beren roulottetan bizi ziren. Gauza batzu ferian saltzeaz gain (mahai-estaliak etabar), etxez etxe ibiltzen ziren pualleriaren (oilasko, ahate) tripakien bila. Tripa hauetarik beren janaria ateratzen zuten. Gitoak ez dira bohamuekin nahastekoak.