Garruzeko feria: animaleak, tratulariak, besta Euskal Herritik, Frantziatik, Italiatik heldu ziren animaleak…Urrunekoak treinez heldu ziren, hurbilekoak (Hazparne, Sara…) oinez eta tropaka, tokeroek gidaturik. Tokeroa makiñunaren (tratulariaren) langilea zen : haren kabalak feriara eramaten zituen edo feriatik etxera ekartzen, oinez. Goizean goizik feriara etortzen zirenentzat, goizeko haskaria (azitan, plateran) eta eguerdiko bazkaria sakratuak ziren. Ostatuan egiten ziren ere tratu batzu. Tratuarekin artetik, elgarrekin egotea eta besta egitea garrantzitsua zen. Feria arratsean, merkatu estali pean, dantzaldia bazen.

Garruzeko feria: animaleak, tratulariak, besta
Isidora Claveranne
- ahotsak.eus