Gordexolara ebakuatuAita gurdia kargatzen ari zela ebakuatzeko, zintzilik zegoen urdaiazpikoari begira geratu zitzaien asturiarra, baina garbi utzi zioten ez zitzaiela ahaztuko. Gauez atera ziren Galdakaotik; obusak botatzen ari zirela egin zuten ibilaldia. Arratsaldeko hiruretan heldu ziren Gordexolara. Han ez zuten gerrarik artean, baina beltzak (mairuak) sartu ziren handik; danborra jotzen zuten, eta, antza, zilarrezko dirutan ordaintzen zieten, dirua kontatzen aritzen ziren beti eta.