Baserriko sagarrekin sagardoa egiten zuten
<p>Baserrian sagar gutxi batzuk izaten zituzten, errezil sagarrak, merkalinak,... Sagardoa egiten zuten. Auzokoen dolarea erabiltzen zuten, eta kimikarik erabili gabe egiten zuten. Barrikatan gordetzen zuten. Sagarra eskuz biltzen zen. Dolarea erabiltzeagatik ordaindu egin behar zen.</p>