Bohamu ibiltariak Baxe-Nafarroan Bohamuek Baxe-Nafarroko herri batzuetatik pasatzeko ohitura zuten. Bertakoak ziren, Garazi aldekoak (Izpura-Donazaharre). Handik abiatzen ziren beraz, geldialdi bat eginez Xibaltarren (Donapaleuko auzo bat) Gabadin bukatzeko beren pidaia (Gabadi Biarnoaren mugan baita, ez zuten haratago segitu nahi). Urteko sasoin desberdinetan etortzen ziren (urde sasoinean beti hor ziren), aste bat edo bi egonez. Horien artean, baziren erratzak, saskiak (gaztaina eta urritzarekin) eta xare beltzak (mihimena eta urritzarekin) egiten eta saltzen zituztenak.

Bohamu ibiltariak Baxe-Nafarroan
Alexandre Bordagarai
, Pantxika Bordagarai - ahotsak.eus