Igandetako eguna Ezterenzubin 1930 hamarkadan.
Igandetan 16-17 urteko gazte andana ederra (60-70) biltzen zen Ezterenzubiko elizan, bai goizeko mezan, bai arratsaldeko bezperetan. Ondotik pilotan eta musean ere aritzen ziren ilunean berriz etxera sartu arte.