Ogia eta mestura Ogia astero erretzen zen, su ederra eginez labean. Su ederrak adar ainitz eskatzen zuen eta egurra tiratzea menditik behiekin. Ogi irina eiheratik ukaiten zen, arto bihiaren truke ( 100 kg ogi irin 75 kg arto bihiren truke). Eguneroko ogiaz aparte, egiten zen ere zopako ogia, baratxuri saldan trenpaturik jateko. Mestura ere egiten zen : goizetan xigorturik (mestura gorritzekoan) eta arratsetan esneari nahasirik hartzen zen, baratxuri saldatik landa.

Ogia eta mestura
Louis Biscaichipy
- ahotsak.eus