Pierre Sauveur Noblia

Ezpeleta (Lapurdi) (1927)

Biografia

Ezpeletako Basaburu auzoko mendialdeko Segurako bordan sortu zen Sauveur Noblia 1927ko buruilaren (irailaren) 11an. Gaztea zelarik kontrabandoan aritu zen tokiko gazte anitz bezala, baina betidanik artzaintzan eta laborantzan ari izana da. 20 urterekin zerbitzu militarrera joan zen. Handik, Segurako bordan segitu zuen lanean. Ainhoar batekin esposatu zen eta zenbait urte joan ondoren, herritik hurbildu ziren eta Basaburu auzoan erosi zuten etxea. Herriko kontseilari izan zen hainbat urtez. 

Zintak

KodeaDataProiektua
EZP-001 2012 Euskal Herriko Ahotsak
EZP-002 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ezpeletar semea
2 'Hamar ofizio eta zortzi miseria'
3 Gerla denboran Ezpeletan berean egona
4 Mutil eta kontrabandista
5 Kontrabandoan kabala eta objektuak ibiltzen
6 Kontrabandoan larrua ibiltzen
7 Soldadugoan Frantzia iparraldean
8 Armadako kontuak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia