Gerra garaiko oroitzapenak eta gerora entzundakoak Hasiera batean milizianoak pasa egin omen ziren aurrera, baina erreketeak atzean gelditu zirenean berriz itzuli omen ziren, eta Jesusaren baserri inguruan kokatu. Gernikako bonbardaketa Agustinek 5 urte bete zituen egunean izan zen. Gogoan ditu hainbat kontu. Inguruan ere bota zituzten bonbak. Esaten zuten Urkaregin bolbora kentzen zietela bonbei, eta batzuk ez zirela lehertzen. "Esperanza" lantegian munizioak egiten ziren.

Gerra garaiko oroitzapenak eta gerora entzundakoak
Agustin Guenaga Zelaia
, Maribel Guenaga Zelaia , Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi - ahotsak.eus