II. Munduko gerra eta ondorioak <p>II. Mundu Gerlan gizonek alde egin zuten, eta preso andana bat ere izan zen herrian. Ondoren, etxejabeek, beharrak eraginda, maizterrak kanporatu zituzten eta hauek ahal zuten lekura alde egin behar izan zuten. Etxe anitz hustu zen, biztanleria txipitu eta arrunt aldatu bizimoldea. Gehienak Donapaleu aldean berkokatu ziren.</p>