Herriko festak Etxarriko festak urriko lehenengo igandean izaten ziren, eta eguraldi txarrarengatik abuztuko lehenengo igandera aldatu zituzten. Festa politak izaten ziren. Goizean, kontzertua egoten zen eta gero aizkora apusturen bat edo. Arratsaldean ere beste zerbait egoten zen. Musika egoten zen. Mutilak egun guztia egoten ziren kalean, neskek etxean laguntzen zuten, eta gutxiago ateratzen ziren. Gauean, musika bukatu arte egoten ziren. Neskak gutxi sartzen ziren tabernetan, oso gaizki ikusia zegoen.

Herriko festak
Antonina Barricarte Zolina
- ahotsak.eus