EzkontzakBere ahizpa ezkondu zenean oilasko paella jan zuten. Inocencia ezkondu zenean berak prestatu zuen bazkaria. Ezkon bidaian Santanderrera joan ziren bere senarraren ahaideen etxera. Gehienek ez zuten bidaiarik egiten, ez zegoelako dirurik. Bere gizonari 3000 pezeta eman zizkioten ezkontzeagatik eta horrekin ordaindu zuten banketea.