Egurra eta ilargiaEgurra egiteko ilargiari begiratzen zioten. Zuhaitzaren orbel edo hostoa koskaduna baldin bazen ilargia hil ondoan botatzen zuten. Hostoa leuna baldin bazen, ilberrian botatzen zuten. Ereiteko ere begiratzen zioten, eta, ahal bazen behintzat, ilargia hil ondoren ereiten zuten.