EhorzketakEhorzketa maila ezberdinak baziren, lau maila ezberdin. Bautistaren hitzetan "pobreenak pobre, aberatsenak aberats". Ordaintzen zen diruaren arabera izan ohi zen. Apeza elizmutilekin joaten zen hildakoaren etxera, eta kalean beraiekin gurutzatuz gero belauniko jartzen zirela dio. Hilkutxak herrian bertan egiten zituzten. Hildakoa etxean beilatzen zuten.