Soroetako lanak Soroetako lanetan nola aritzen ziren kontatzen du. Dena eskuz, aitzurra, sega eta halakoekin. Eultzitan ere aritu zen. Larraina nola antolatzen zuten deskribatzen du. Garia nola garraiatu eta garia nola jotzen zuten ere bai, batzuek idiekin beste batzuek behorrekin. Ahotza eta alea bereizteko haizearen zain egon behar, ez bazen zakuetan sartu eta haizea izan arte itxoin egin behar, orduan eskuerarekin gora bota eta bereizten zuten. Beranduago "trilladorak" etorri ziren, eta lana arindu zen. Ahotza ganbaran gordetzen zuten. Gose garaian, "almintea" uztak kontrolatzera joaten omen zen, uzta osoa entregatu behar baitzen. Etxerako alea lastoarekin nahasi eta ezkutuan eramaten zuten. Orduan errota guztiak itxita zeuzkaten, baina gauez joaten omen ziren bai Lakuntzara, Ataunera, Iturmendira, Bakaikura. Berari, garia xehatzera joan zen batean gertatu zitzaion pasadizoa kontatzen du.

Soroetako lanak
Bautista Barandalla Beltza
- ahotsak.eus