Manuel fabrikara laneraManuelentzat fabrikan lanean hasteko aukera zerua irekitzea bezala izan zen. Ordura arte lana egin eta ezin zuten kobratu askotan; gero, materialaren letrak ordaindu behar. Bera, gainera, etxean ito egiten zen. Beraz, INASAko gerentea bigarren aldiz etorri zitzaienean lana eskaintzen ez zuen dudarik izan. Han sartu eta berehala seguritate soziala eta jornala zuen, lana egin eta kobratu. Bertan 14 urte egin zituen, eta 61 urterekin jubilatu zen. Fabrikan sartu aurreko egoera azaltzeko, adibide modura, Arbizun presaka San Juan baino lehen ate bat paratzeko eskatu zioten lanaren kasua azaltzen du, lana egin eta kobratu ez.