Manuelen ezkontza Manuel soldadutzatik itzuli eta handik bi urtetara ezkondu zen, 27 urte zituela. Orduan andregaia zena nola etorri zitzaion eta ezkondu behar zutela esan ziola gogoratzen du, bestela etxetik bota behar omen zuten. Berak hogeita zazpi urte izanik ere beldurra pasa zuela gurasoei ezkondu behar zuela esateko kontatzen du. Etxarriko elizan ezkondu ziren beraiek eta beste bikotea aldi berean Don Jose Maria erretorearekin. Ezkondu baino lehen dotrinari buruzko galderak egiten zituela eta horrekin ere zer beldurra pasatzen zuten adierazten du. Eztei bidaia Donostiara eta Bilbora egin zuten.

Manuelen ezkontza
Manuel MundiƱano Ezkutari
- ahotsak.eus