Onddoak Etxalar partean batez ere onddo beltza hartzen da. Onddo zuria eta ziza horia ere hartzen dira. Gibel urdina gutxi izaten da. Gorringoa hondar aldera ateratzen da. “Onddo salatzaileren” bat topatzen duzunean, ingurua ongi begiratu behar duzu, onddoak seguro izanen direlako. Besteak beste, haritzetan, gaztain gazteetan eta pagoetan ateratzen dira. Onddoek itzala baino, eguzkia dute nahiago. Irailetik aitzin hartzen den onddoak gehiago aguantatzen du. Mendian, goiti, beranduago ateratzen da. Gizon batek onddoen zati bat ereiten zuen eta hurrengo urtetan onddoa etortzen zen. Bere aitaren denboran, kasu gutxi egiten zitzaien onddoei, olio eskas izaten zelako. Onddoen inguruko erranak: Iratzekin eztali eta hazten direla erraten da; lehenago erraten zuten onddo bat ikusi ondoren ez zela ateratzen.

Onddoak
Javier Sansiñena Sanzberro
- ahotsak.eus