Eskoriatzan gizonezko gehienekin hikaDavidentzat naturala da berak hika egitea eta besteek zuka erantzutea, izan ere, ilobei hika egiten die eta haiek normalean zuka erantzuten diote. Gaur egun ia gizonezko guztiekin egiten du hika Eskoriatzan. Hala ere, Mendiolako adinekoekin zuka egiten du, ohitura hori hartuta zuelako lehendik. Anttonek auzoan koskortutako mutil gaztetxo gehienei hika egiten die. Davidek behin ilobarekin eta haren lagun batekin gertatutakoa kontatzen du.