Ohitura zaharrak eta sinesmenak: ur eta su bedeinkatua, San Kristobal ermita Garai bateko ohiturak: ur bedeinkatua, su bedeinkatua. "Illintzixa" zer den. Elizpean sua egiten zuten. Makila bat eraman behar izaten zen eta handik bedeinkatutako sua hartu. Urarekin ere antzera. Su bedeinkatuaren errautsa eta ura ortuan botatzen ziren. Aramaiotik gora dagoen San Kristobal ermitara joaten zen gorreria edo belarriko mina zuen jendea.

Ohitura zaharrak eta sinesmenak: ur eta su bedeinkatua, San Kristobal ermita
Klaudio Belategi Pagaldai
- ahotsak.eus