Trontza-zerrak eta arpana zertarako erabiltzen zirenTrontza-zerrak erabili izan zituen oholetarako enborrak mozteko. Trenerako trabesak egiteko haritza erabiltzen zen eta haiek erabiltzen zuten arpana. Asto bat ipini, enborra bueltaka eraman, gainera jaso eta moztu egiten zuten goitik behera. Aitarekin ibiltzen zen adar-mozketan eta harengandik ikasi zuen.