Eskolako kontuak: ikasleen banaketa, mahaia, berogailua... Ez du gogoan irakasleari ordaindu egiten ote zitzaion. 15 urte ingururekin gau-eskolara joan zen eta orduan bai. Eskolan neskak alde batean eta mutilak bestean, zaharrenak aurrean eta gaztetxoenak atzean. Bakoitzak bere ikasmahaia zuen. Bazkaltzera joan aurretik `Cara al solĀ“ abesten zuten. Etxean bazkaldu eta buelta. Mutikoek 14-15 urtera arte ez zuten praka luzerik janzten eta elurrarekin txarto. Etxetik bakoitzak bere egurtxoa eramaten zuen eskolako berogailuari botatzeko.

Eskolako kontuak: ikasleen banaketa, mahaia, berogailua...
Tomas Beitia Arejolaleiba
- ahotsak.eus