Kale-baserrientzako auzo jaiakBEROAn hozkatze lana egiten zuten, sukaldeko tresneria ekoiztuz. Eustakio ez zen COPRECIren sortzaileetako bat izan, baina artean langile gutxi zirela hasi zen bertan lanean. Balbulak ekoizten zituzten. Kale-baserrikoak zirenez, euren jaiak ere kalekoak ziren, nahiz eta Gatzagako Andra Mari eguna kale-baserrien jaia bihurtzeko saiakeraren bat izan zen. Jaietan aizkolariak ekartzen zituzten. Aztibi aizkolaria modan egon zen garaia gogoratzen du.