Bateria-jotzaile erromerian Domekero jaia izaten zuten. Berak jasbana (bateria) jotzen zuen, bere anaiak akordeoi txikia eta koinatuak tronpeta. Mahai bat kanpora atera eta han jotzen zuten. Bertan festa itzela antolatzen zuten. Hasieran Marulandan jotzen zuten, baina azkenerako domeka bat Leintz Gatzagan eta beste bat Marulandan, txandaka aritzen ziren. Eskoriatzako Osintxu anaiak ere akordeoia jotzen zuten, eta askotan beraiekin joaten zen herririk herri. Oraindik jotzen du noizean behin akordeoia.

Bateria-jotzaile erromerian
Jesus Fernandez de Arroiabe Pagoaga
- ahotsak.eus