Higinio Etxabe Getaria

Eskoriatza (Gipuzkoa) (1933)

Biografia

Getariako Garate kale-baserrian jaio zen. Jaioberri zela Fraisoroko sehaska etxean utzi zuten. Eskoriatzako Mendiola auzoko Uxarte (Uriarte) baserrian jaioberri zen umea galdu zuten, eta Higinio jaso zuten Fraisoron. Aita Uxartekoa eta ama Lete auzoko Letegaraikua zen. Bederatzi seme-alaba izan zituzten, Higinio hirugarrena zelarik. Marianistekin 13 urte eta gero San Viatorren beste urtebete bat eskolatu zen. Azbe lantegian 11 urtez lan egin eta gero, “Fundiciones Esteibar” sortu zuen lagun batzuekin. Comet lantegiarekin lehenengo, eta Ulgorreko galdategiarekin elkartuta geroago, Ederlan kooperatiba sortu zuten 1963. urtean.Aretxabaletako Arkarazo auzoko Mendibitzu baserriko Benita Leterekin ezkondu zen. Lau seme dituzte. Mendiolako abade etxean bizi dira azken 45 urtetan. Etxea erosi eta Garate izena jarri zioten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ESK-062 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia