Pilar Galarraga Urkizu
Errezil (Gipuzkoa)
(1931)
Biografia
1931ko urriaren 6an jaio zen Errezilgo Iraola Zaharra baserrian. 8 seniderekin batera gerra ondorengo garaiak ezagutu zituen. Auzoan baserri batean zuten eskolara joan zen eta han jaso zituen oinarrizko ikasketa bakarrak. Umetatik ezagutu zuen gogor lan egitea zer zen, gurasoei laguntzen. Gurasoak gazterik galdu zituen. Ezkondu ondoren, beste familia handi batera joan zen bizitzera, Urrestillako (Azpeitia) Altzaga baserrira. Santos Orbegozorekin ezkondu zen eta 5 seme-alaba izan zituen. Behi gazta egin eta hainbat herritako azokan saltzen lan egin zuten urteetan. Gerora, familia zaintzeko, gazta egiteari utzi eta esnea kooperatiba bati saltzen hasi ziren, lanez gainezka egin zutelako. 50 urte ingururekin Azpeitiko erretegi bateko sukaldean hasi zen lanean eta 13 urte inguru egin zituen bertan. Gaur egun alargunduta baserrian bizi da bere seme zaharrenaren familia ugariarekin batera.
Zintak
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
# | Titulua | |
1 |
Gerraren hasieraren oroitzapenak |
|
2 |
Gerra garaian kontrabandoa eta errazionamendua |
|
3 |
Aitak abarkak eta amak galtzerdiak egiten zituzten |
|
4 |
Urtebete edo biko lutoa |
|
5 |
Gerra ondorenean alemaniarrak etxean |
|
6 |
Liburu bakarrarekin 20 ikasle |
|
7 |
Euskaraz egitearren, zigorra eskolan |
|
8 |
Errezildik Azpeitira, Altzaga baserrira |
|
9 |
Lanabesak, arropa... etxean egindakoak |
|
10 |
Garia ereitea eta orbel biltzea auzolanean |
|
11 |
Behi esnearekin gurina eta gazta egin eta saldu |
|
12 |
Baserrian denetariko lanak egin behar |
|
13 |
Azokara gazta, arrautzak eta sagarrak saltzera |
|
14 |
Txerriak, ardiak eta oiloak hazi eta saldu |
|
15 |
Etxera ura ekarri zutenekoa |
|
16 |
Umetatik irratia etxean |
|
17 |
`Urtain´en borrokaldia telebistan |
|
18 |
Lehen autoa: Plymouth markakoa |
|
19 |
Inguruetako erromeriak eta festak |
|
20 |
Bi-hiru eguneko ezteiak eta arreoa |
|
21 |
Ekzema zotalarekin sendatu; ebakia egin zuenekoa |
|
22 |
Tolosara, `Petrikilo´rengana, saihetsak sendatzera |
|
23 |
Asun-ura katarroarentzat; beste sendabelar batzuk |
|
24 |
Umeak jaio zireneko bizipenak |
|
25 |
Umeak astoan hartuta, txertoa ipintzera |
|
26 |
Garai bateko tifusa eta izurriteak |
|
27 |
Gaztak egin eta azoketan saltzen |
|
28 |
Senarra basoan lanean, dirua irabazteko |
|
29 |
Jatetxean, sukaldari lanean |
|
30 |
Bi jaunartze eta gero kongregaziora hilean behin |
|
31 |
Kanpai klaseak |
|
32 |
Elizakoak eta lursailen bedeinkapena |
|
33 |
Arantzazura, bederatziurrena egitera |
|
34 |
Garai bateko txanponak |
|
35 |
Bertsolariak baserrietako ospakizunetan |
|
36 |
Janari aldetik aldaketa Gabonetan |
|
37 |
San Juan sua pizteko ohiturarik ez |
|
38 |
Eguraldiaren inguruko kontuak; tenporak |
|
39 |
Logela elurrez bete zitzaienekoa |
|
40 |
Trumoia datorrenean, kandela eta erramua |
|
41 |
Umea besoetan hil zitzaionekoa |
|
42 |
Ilea moztu zuenetik, beti motza |
|
43 |
Genero berdintasunaren inguruko iritzia |
|